2006/02/27

Riomundo




"Riomundo" izenburua du irakurtzen ari naizen liburuak. Jon Maiak idatzi du, Jon Maia Soriak. Bertso munduan aski ezaguna, bertsolari ona, fina. Bere musika ere ezagutzen dut "Karidadeko Benta" taldearekin egiten duena, eta bere egunkarietako artikulu edo zutabeak ere sarri irakurri ditut. Eta herenegun geroztik "Riomundo" bere liburua irakurtzen ari naiz, lehen esan dudan bezala. Orri gutxi batzuk baino ez ditut irakurri baina gustuko dut, erritmo interesgarria, gaia gaurko-gaurkoa...baina ni ez naiz hona kritika literarioa egitera etorri.
Liburuan irakurri ditudan gauzatxo bi, momentuz, ekarri nahi ditut hona.
Bat kontraportadan agertzen dena:

"Bertolt Brechtek esana da: gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da inmigrantea, erbesteratua baizik."

Bestea liburuko lehen orrialdeetan agertzen den ataltxo hau:

"Ur jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen, gorgarria zen. Nire burua uretatik ateratzen eta berriz hondoratzen ikusten nuen , gorputzetik at banengo bezala. Eta nola arraina amua uretatik ateratzean, aho bete arnasa hartzen ahalegintzen nintzen, nire indar guztiarekin lepoa luzatuta, berriz ere putzuan sartzeko."

Orain zure txanda da, nirea, gurea...denona!!!

2006/02/22

Ibaiaren ondoan



Nire etxetik ibaia ikusten da. Sukaldetik, edota umeen logelatik ere ikus daiteke ibaia. Ibaia ez da oso garbia, dotorea, zikin samarra dago ordea. Baina noizbehinka, egunaren arabera, lehiotik begiratuz gero hor ikus daitezke ahatetxoak aurrera eta atzera, ibaian, alde batera ta bestera.
Hor ibiltzen dira zarata baten, algara baten, pozik...hori ematen du behintzat.
Hauek badakite uraz gozatzen.

2006/02/16

Goizeko ur tantak


Gaur etxetik atera naiz, pozik, osteguna delako, alde batetik, eta umeak ere pozik ikusi ditudalako esnatzean, eta horrek benetan pozten nau.
Etxetik atera naiz lanerako bidean, eta ataritik atera bezain pronto hor somatu ditut, aurpegian, eguneko lehen ur tantak, euriarenak, alegia, baina ondo sentitu naiz, oso ondo, gustatu zait se
ntsazioa.

2006/02/15

Hasierako tantak



Hasierako tantak, agian, ez dira dotoreenak, politenak...baina aintzindariak dira eta horregatik ditut hain gogoko, hain maite...