2006/02/27

Riomundo




"Riomundo" izenburua du irakurtzen ari naizen liburuak. Jon Maiak idatzi du, Jon Maia Soriak. Bertso munduan aski ezaguna, bertsolari ona, fina. Bere musika ere ezagutzen dut "Karidadeko Benta" taldearekin egiten duena, eta bere egunkarietako artikulu edo zutabeak ere sarri irakurri ditut. Eta herenegun geroztik "Riomundo" bere liburua irakurtzen ari naiz, lehen esan dudan bezala. Orri gutxi batzuk baino ez ditut irakurri baina gustuko dut, erritmo interesgarria, gaia gaurko-gaurkoa...baina ni ez naiz hona kritika literarioa egitera etorri.
Liburuan irakurri ditudan gauzatxo bi, momentuz, ekarri nahi ditut hona.
Bat kontraportadan agertzen dena:

"Bertolt Brechtek esana da: gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da inmigrantea, erbesteratua baizik."

Bestea liburuko lehen orrialdeetan agertzen den ataltxo hau:

"Ur jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen, gorgarria zen. Nire burua uretatik ateratzen eta berriz hondoratzen ikusten nuen , gorputzetik at banengo bezala. Eta nola arraina amua uretatik ateratzean, aho bete arnasa hartzen ahalegintzen nintzen, nire indar guztiarekin lepoa luzatuta, berriz ere putzuan sartzeko."

Orain zure txanda da, nirea, gurea...denona!!!

No hay comentarios: